XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakasleak ikasleari: - Zer da anguloa? - Anguloa... anguloa... A, bai! Angularen senarra.

Ero bat beste lagun ero bat bixitatzera joan zen.

Atea jo zuen eta, barrendik, hau esan zion lagunak: - Ez dago inor Eta orduan besteak: - Eskerrak etorri ez naizen.

Gizon hura hain zen zikoitza, odolki bat zintzilik jarri eta bere itzala jaten bait zuen.

Gizon batek hegazkinetik salto egin zuen baina jausgailua ez zitzaion irekitzen.

Eta pentsatu zuen: - Hau duk muturrekoa hartu behar dudana hau! Ehun metro geratzen zitzaizkion lurrera iristeko eta pentsatu zuen berekiko: - Oraingoan kito! Arrautzopil bat eginik geratuko nauk!.

Lurrera iristeko bi metro geratzen zitzaionean, esan zion bere buruari lasai-lasai: - Ba, salbatu nauk.

- Hemendik erraz salto egiten diat.